INDAUTXUKO JESUITAK IKASTETXEKO FAMILIEN ALDEKO PROIEKTURAKO GURASO ELKARTEAREN LAGUNTZA DEIALDIA CONVOCATORIA DE AYUDAS DE LA AMPA PARA PROYECTOS A FAVOR DE LAS FAMILIAS DEL COLEGIO JESUITAK INDAUTXU
Guraso Elkarteak, familien alde egindako lanaren barruan, proiektuak beste batzuekin batera finantzatzera bideratzen du bere aurrekontuaren zati bat. Aipatutako proiektu hauek Indautxuko Jesuiten ikastetxeko hezkuntza komunitatearen kide edo talde batek aurrera atera behar ditu. Familien onerako egiten dira, izan ere, horietan gure seme-alabek parte hartzen dute, modu askotara.

Nork eskatu ditzake dirulaguntzak?
Ikastetxeko hezkuntza komunitatearen edozein kidek edo taldek.

Zer eskatu daiteke?
Guraso Elkartea osatzen duten ikastetxeko familien seme-alabek parte hartutako proiektu eta jardueretarako laguntza.

Zelan eskatu daiteke?
Guraso Elkartearen webgunean eskuragarri dagoen eskabidearen bitartez.

Noiz eskatu daitezke?
Eskabidea prestatuta dagoenetik aurrera, 2018ko otsailetik maiatzera arte (ikasturtearekin batera).

Noiz erabakitzen da?
Guraso Elkartearen Zuzendaritzak erabakiko du bere hileroko batzarrean. Hala, aldi bakoitzean jasotako proiektuei buruzko erabakia plazaratuko du. Deialdiaren lau hilabeteetan eman daitekeen laguntzari buruzko aurreikuspena kontuan hartuko da, ikasturtea amaitu baino lehen diru-funtsak ez agortzeko. Bozketa Guraso Elkartearen kideen gehiengoz erabakiko da.

Balorazioa egiteko irizpideak

  • Gure seme-alaben prestakuntzarako proiektuak duen interesa. Inpaktua edukitzea eta nolabait aurreko egoera hobetzea. Une guztietan proiektua zenbait neska eta mutilengana helduko den kontuan hartuko da.
  • Gure seme-alabek parte hartu ahal duten arlo eta jarduera guztiei erantzuna ematea eta horiek islatzea.
  • Proiektuaren argitasuna eta eskaeraren gardentasuna.
  • Proiektuak Guraso Elkarteak eman dezakeen dirulaguntzarekiko duen menpekotasun maila.

Lagundutako proiektu guztietan, faktura, ordaindu izanaren agiria eta parte hartu dutenen zerrenda (hala badagokio) aurkeztu behar da, dirulaguntza kobratu ahal izateko.
Gure seme-alaben onurarako proiekturen bat baldin baduzu, zatoz eta aurkeztu. Gure asmoa hezkuntza komunitatea trinkotzeko elkarlana bultzatzea da eta interesgarriak diren baina diru faltagatik ez egiteko arriskua dauden ekimenak laguntzea.

Zure zain gaude!

Bide honez gain, Guraso Elkartea hezkuntza komunitateko taldeekin elkarlanean ari da izenpetuta dugun hitzarmenen bidez. Horietan dirua jartzen da eta talde bakoitzak jarduerei buruzko txosten orokorra aurkezten du, Guraso Elkartearen laguntza izan duela aipatuta. Hitzarmenak berritzeari begira, laster urteroko jarraipena bilerak egingo dira.

La Ampa, en su vocación de servicio a las familias, establece una parte de su presupuesto para cofinanciar proyectos. Esos proyectos, que deben estar liderados por una persona o grupo de la comunidad educativa del colegio de Jesuitas Indautxu, redundan en beneficio de las familias, en las actividades en las que participan nuestras hijas e hijos, de una manera plural y diversa.

¿Quién puede solicitar las ayudas?
Cualquier persona o grupo de la comunidad educativa del colegio.

¿Qué se puede solicitar?
Ayuda para la realización de proyectos y actividades en las que participen las hijas e hijos de las familias del colegio que forman parte de la AMPA.

¿Cómo se puede solicitar?
A través de un formulario que está disponible en la WEB de la AMPA.

¿Cuándo se puede solicitar?
Una vez habilitado el formulario, se puede solicitar en cualquier momento, en el período de febrero a mayo de 2018 (acompañando al curso escolar).

¿Cuándo se resuelve?
La Junta de la AMPA en su reunión mensual, decidirá sobre los proyectos recibidos en ese periodo. Se tendrá en cuenta una previsión sobre la distribución del apoyo disponible en los cuatro meses de convocatoria, para no agotar los fondos antes de la finalización del curso. La votación se decidirá por mayoría de las personas integrantes de la Junta de la Ampa.

Criterios para la valoración

  • Interés del proyecto para la formación de nuestras hijas e hijos. Que tengan impacto y que mejore en algún sentido la situación previa. Se tendrá en cuenta, en todo momento, el alcance en términos de niñas y niños beneficiarios del proyecto.
  • Atender y reflejar la diversidad de áreas y actividades en las que pueden disfrutar nuestros hijos e hijas.
  • Claridad del proyecto y transparencia en la solicitud
  • Grado de dependencia del proyecto con respecto a la posible ayuda de la AMPA.

Todos los proyectos apoyados, están en la obligación de presentar factura, comprobante de pago y listado de personas asistentes (en su caso), para percibir el pago de la ayuda.
Si tienes un proyecto que beneficia a nuestras hijas e hijos, anímate a presentarlo. Nuestra intención es seguir sumando para construir comunidad educativa y apoyar iniciativas que, siendo interesantes, corren el riesgo de no realizarse por falta de financiación.

¡Te esperamos!

Independientemente de esta vía, la AMPA mantiene una colaboración estable con los diferentes grupos de la comunidad educativa a través de la firma de unos convenios. Se aporta una cofinanciación y cada grupo presenta una memoria general de actividades y una mención en la misma al apoyo de la AMPA. Próximamente se mantendrán las reuniones de seguimiento anuales para la renovación.